XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

6. Laguntza eske

Berrogei minutu geroago, Leila eta Ahmed Salahadinen bulegoan zeuden berriro, Tahrir Square inguruan.

Haiek baino lehentxeago iritsita, Salahadin telefonoz hitz egiten ari zen.

Poliziaren hegazkin batean Luxorrera joateko prestakuntzak egiten ari zen.

Mapa handi bat zeukan bere aurreko mahaian.

Luxor eta inguruko ipar eta ekialdeko basamortuaren mapa zen.

Salahadinek X handi bat zeukan mapan eginda, Karnaketik ipar-ekialdera, hogeita hamarren bat kilometrora.

- Konforme, ordubatean Alkairoko aireportuan esan zuen Salahadinek telefonoz.

- Bai, han izango naiz.

- Esan pilotuari prest egoteko ordubatean aireratzeko.

Salahadinek telefonoa eseki * eseki: colgar zuen eta Leilak Farrowren liburua ipini zion aurrean zeukan maparen gainean.

- Farrowren beste mezu bat aurkitu dugu esan zion Leilak.

- Hamargarren orrialdean dago.

Liburua zabaldu eta orriak pasa zituen Salahadinek.

Farrowren mezua hamargarren orrialdean zegoen bizkor idatzita.

- Hortaz, arrazoi nuen esan zuen Salahadinek, mezua irakurri ondoren.

- The Sunday Times-en agerturiko albistea mezu bat zen.

- Eta Amsterdameko Taldea tartean dabil.

- Jan Greer gaizkile ezaguna da: Interpol ere beraren bila dabil kontrabando eta hilketagatik.

Salahadin zutitu eta Alkairoko mapa handi batez estalitako paretara joan zen.

- Ni neu Luxorrera noa ordubatean esan zien besteei.

- Zuek biok aurkitu beharko duzue Farrowren emaztea.